Rutherforden eredu atomikoa

In Glogpedia

by TALDEFK
Last updated 4 years ago

Discipline:
Science
Subject:
Chemistry

Toggle fullscreen Print glog
Rutherforden eredu atomikoa

RUTHERFORDEN EREDU ATOMIKOA

Nor zen Ernest Rutherford?

?

?

-Ernest Rutherford (1871-1937) Nelsongo lehenengo baroia zen.-Thomsonen ikastuna izan zen.-Fisika nuklearraren aita izan zen.-Alfa eta beta partikulak azaltzeaz gain, erradiazioak elementuen desintegratzea zekartzala ere azaldu zuen. -Horregatik 1908an kimikako Nobel saria eman zioten.-Atomoen teoria orbitalaren aitzindaria izan zen urre xafla saiakuntzan gertatutako Rutherford sakabanaketan oinarrituta.

Berunezko bloke baten barnean barrunbe bat egin zuten, kanpoalderako irtenbide eta guzti, eta alfa izpiak sortzen zituen material erreadiaktiboa jarri zuten barruan (adibidez: uranio-minerala). Kanporako zuloaren noranzko bera ez zuten izpi guztiak berunak xurgatuko zituzkeen. Horrela, material erradiaktibotik bertatik zuzenean ateratako izpiak soilik iristen ziren urrezko xaflara.Alfa izpiek urrezko xafla jo ondoren zer ibilbide egiten zuten jakiteko, argazki-film bat jarri zuten urrezko xaflaren inguruan.

Urrezko xaflaren esperimentua

-Alfa partikula gehienek batere desbideratu gabe zeharkatu zuten urrezko xafla.-Partikula gutxi batzuk apurtxo bat desbideratu ziren xafla zeharkatu ondoren.-10.000 alfa partikulatik batek xaflan errebotatu eta atzerantz egin zuen.

Lortutako emaitzak

Ia atomo osoa hutsik dago, eta elektroiak nukleoaren inguruan biraka ibiltzen dira. Horregatik, urrezko xaflara iristen diren alfa partikula gehienek batere desbideratu gabe zeharkatzen dute atomoa, ez baitute inolako oztoporik bidean. Partikula guztietatik gutxi batzuk nukleotik gertu pasatzen dira, eta horregatik, desbideratu egiten dira. Oso partikula gutxik jotzen dute nukleoa, eta horiexek soilik errebotatzen dute.

Urrezko xaflaren esperimentuaren emaitzen azalpena

Atomoaren barnean nukleo bat dago, txiki-txika atomo osoaren aldean.Nukleoan dago atomoaren karga positibo osoa, eta nukleoaren inguruan elektroiak dabiltza etengabe biraka.

Rutherforden eredu atomikoa

Azalpena

Gainera, Rutherforden esperimentuak Thomsonen eredua zuzendu zuen. Eredu haren arabera, partikula gehienek batere desbideratu gabe zeharkatuko zuten atomoa, eta bakar batek ere ez zuen errebotatuko.

EGILEAK:Haritz Barona Markel AmorizaMikel Iturbe etaAnton Miragaya


Comments

  • TALDEFK 4 years ago

    TALDEFK's avatar

    Woww! Awesome