NATURA ARRISKUAK

In Glogpedia

by txutxumutxuka6b026
Last updated 7 years ago

Discipline:
Science
Subject:
Geostudies

Toggle fullscreen Print glog
NATURA ARRISKUAK

Lurraren barnean, material bero-beroak daude, magma sortzen dutenak. Presio altu-altuak jasaten baldin baditu, magmak tximinian gora egiten du eta Lurraren gainazalera irteten da, krater izeneko irekidura bat zabalduz.

Italiako Vesubio sumendiak K.o. 79. urtean Pompeya eta Herculano hiriak estali egin zituen, errauts geruza lodiekin, bertako biztanleak ustekabean harrapatu zituen eta hil egin ziren. Hiri haietako izenak eta kokapenak ahazten joan ziren, baina Herculano hiria, 1738. urtean eta Pompeya hiria, 1748.urtean berraurkitu izan ziren.

Sumendiak plaken arteko kontaktu-eremuetan kokatzen dira. Sumendi-erupzio gehienak ozeanoen hondoetan geratzen dira.

Sumendiak kanporatutako materialak solidoak izan daitezke (errautsa), likidoak (laba) eta gasak.

SUMENDI-ERUPZIOAK

Sumendiak lurrazalaren irekidurak edota pitzadurak dira, eta Lurraren barneko materialak irteten dira haietatik.

NATURAKO ARRISKUAK

1.- Lurraren barneko indarrek presioa egiten diote magmari

2.- Tximinian gora egiten du.

3.- Kanpora ateratzen da, kraterretik.

Sumendi aktiboek nahiko sarri isurtzen dute laba.

Sumendi ez-aktiboek denbora luzean laba isuri ez dutenak dira.

Bi sumendi mota daude:aktiboak ez-aktiboak.

1883an, Krakatao sumendia (Indonesia) indar handiz lehertu zen; 4000km-ra ere entzun zuten. Errautsek 27 km egin zituzten zeruan gora, eta sumendi-hautsa munduan biraka ibili zen bi urtean baino gehiagoan. 30.000 lagun baino gehiago hil ziren.

Sumendi erupzioek erliebea aldatzen dute. Zenbaitetan, sumendiak kanporatutako materialak kanpoan pilatzen dira eta mendi altuak era ditzateke, sumendi-konoa izenekoa. Beste batzuetan, sumendi-erupzioek uharteak eratzen dituzte.


Comments

    There are no comments for this Glog.