Izarren hautsa

by kurubioa
Last updated 10 years ago

Discipline:
No category
Subject:
No topic

Toggle fullscreen Print glog
Izarren hautsa

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan ustegabean noizbait ginaden gu ernai.Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe, atsedenik hartu gabe Lana eginaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude, gogorki loturik gaude.Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,jakintza eta argia, jakintza eta argia. Bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizbait erditu, hortan jokatuz bizia, hortan jokatuz bizia.Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea, bertatikan irautea Ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz Beti aurrera joatea, beti aurrera joatea.Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,bere premiak bete nahirikan beti bizi da gizona.Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertansaia gaitezen ikusten, saia gaitezen ikusten. Amets eroak bazterturikan, sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen, bide on bat aukeratzen.Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikizibiltzen joanen direnak, ibiltzen joanen direnak Gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak, egiztatuko dutenak.Eta egia bilakaturik ametsaren antziduriherri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;guztien lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,beren bizitzen edargai, beren bizitzen edargaidiru zakarrak bihotzik eztu, lotuko dute gogor ta estu haz ez dedin gizonen gain, haz ez dedin gizonen gaindiru zakarrak bihotzik eztu, lotuko dute gogor ta estuhaz ez dedin gizonen gain, haz ez dedin gizonen gain gizonen gain.

IZARREN HAUTSA

XABIER LETE


Comments

    There are no comments for this Glog.