Izarren hautsa ken zazpi

by kurubioa
Last updated 10 years ago

Discipline:
No category
Subject:
No topic

Toggle fullscreen Print glog
Izarren hautsa ken zazpi

“…beretik sortuko dira besteak burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak”Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan ustegabean noizbait ginaden gu ernai.Eta horrela ibiltzen gera sortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe, lana eginez goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea, ezaren gudaz baietza sortuz,ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraunen duten zuhaitz-ardaska gazteak.Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jeikiz ibiltzen joanen direnak.Ez daukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertansaia gaitezen ikusten amets eroak bazterturikan, sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea, ezaren gudaz baietza sortuz,ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraunen dute zuhaitz-ardaska gazteak.Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jeikizibiltzen joanen direnak. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraunen dute zuhaitz-ardaska gazteak.Gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

IZARREN HAUTSA

KEN ZAZPI


Comments

    There are no comments for this Glog.