Itsasoko Kutsadura Iturriak
by
ibongontzal
Last updated 5 years ago
Discipline:
Science Subject:
Environmental Studies
HIDROKARBUROAK:Itsas garraioak eragindako petrolio isurketak eta istripuak.Animaliak hiltzen ditu( kontaktu zuzenaz, itoaraziz, argia sartzen galaraziz …)Bakteria batzuk daude biltzea erraztu dezaketena( xantano goma).
EUTROFIZAZIOABakteriek konposatu organikoak oxidatzean sortzen da. Horrek algen kopurua handitzen du eta oxigenoa murriztu, izakiak hilaraziz. Honek gune hilak sortzen ditu.
ITSASOAREN GARRANTZIAIzaki bizidun guztiek behar dute itsasoa bizitzeko. Baso denek baino oxigeno gehiago ematen dute. Munduko klima erregulatzen du. Gizakien %50 itsasertzean bizi da. Merkataritzaren %90 a itsasotik egiten da. Milioika pertsonei jaten ematen die. Natur baliabide asko daude bertan. Lurreko azaleraren %70 hartzen du.ITSASOA BIZITZA ITURRIA DA ETA LURREKO ELEMENTU BEHARREZKOA, ZAINDU DEZAGUN.
MIKROBIOLOGIKOAKHiri kontzentrazio handiek itsasertzean kutsadura mikrobiologikoa sortzen dute etxe-hondakinen isurketengatik( gorotzak …).Soluzioa etxebizitzen uren arazketa da, baina hala eta guztiz ere ez ditu mikrobio eta bakteria denak suntsitzen.
METAL ASTUNAKItsasoak berez baditu metal astunen kontzentrazio baxua, izaki bizidunek beharrezkoak dituztenak, baina gizakiak kopuru hori handitzen du.Kausak meategiak, lantegiak, urpeko esplotazioak … Metal astunak toxikoak dira maila handi batean izaki bizidunentzat, iraunkorrak dira ingurunean eta biometatu egiten dira.
GIZAKIAK ERAGINDAKO KUTSADURA ITSASOAN
GAI ORGANIKOAKPoliklorobifeniloak(PBC), Hidrokarburo zikliko aromatikoak(PAH) eta Tributil eztainua(THT) dira ohikoenak. Normalean pestizidek sortzen dute kutsadura hau. Biometatzen dira, denboran irauten dute eta hilgarriak izan daitezke.
zergatik da garrantzitsua itsasoa?
http://www.salvemoselmar.org/
There are no comments for this Glog.