EMAKUMEAK EUSKAL LITERATURAN

by aretxabaleta
Last updated 5 years ago

Discipline:
No category
Subject:
No topic

Toggle fullscreen Print glog
EMAKUMEAK EUSKAL LITERATURAN

EMAKUMEAK EUSKAL LITERATURAN

(Azkoitia, 1782 - Abando, 1854)Bizenta Antonia Mongel lehen emakume idazlea da euskal literaturan, Juan Antonio Mogel osaba apaizari esker ikasi zituen gaztelania, latina eta bestelako jakintzagaiak. Azpimarratzekoa da hori, garai hartan, ez baitzen ohiko emakumezkoei irakaskuntza ematea. Ipui onak liburua argitaratu zuen 1804an, 22urte zituela. Liburu hartan Esoporen 50 alegia bildu zituen, gipuzkerara itzuliak.

BIZENTA MOGEL

XX. MENDEA

(Abando, 1900 - Urduliz, 2005)Sornek, Sabino Aranaren ideologia jarraitu zuen txikitatik, aurrerago mitinlari bihurtuz ideologia abertzalea zabaltzeko. Magistaritza ikasketak bukatu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak irekitako auzo-eskoletan aritu zen ume txikiei euskaraz irakasten. Sornek hainbat lan mota ezberdin egin zituen, baina 1995ean bere argitaratu gabeko poemak, idazlan guztiak liburuan batu zituzten.

SORNE UNZUETA

Your text here

(Donostia 1889-Lizarra 1963)Katalina Eleizegi Maiz euskal idazlea. Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen Oiartzunen, Bidanian, Amasan eta Iturenen, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera.Bere garaian oso harrera beroa izan zuten bere lanek kritikari eta ikusleen aldetik. Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara, oso saritua izan zena.

KATALINA ELEIZEGI

XX-XXI. MENDEA

.

(Errenteria 1949) Mariasun Landa Etxebeste Euskal Herriko idazlea da. Filosofia eta Letren ikasketak Parisen burutu zituen. 25 urterekin, Euskal Herrira itzuli zen eta euskara ikasi zuen. Gaur egun, Donsotiako EHUko Irakasle da. Ospetsua da batik bat haurrentzat idatzitako ipuinak direla-eta, "Galtzerdi suizida" eta "Krokodiloa ohe azpian" izanda ezagunenak. Arlo honetan, liburu mordoa plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere

(Getaria 1948)Amaia Lasa Alegria euskal idazlea da. Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.

AMAIA LASA

MARIASUN LANDA

.

(Donostia 1947)Arantxa Urretabizkaia Bejarano euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. . Hamahiru urterekin idazkaritza ikasi eta hamaseirekin, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentziaduna eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean. Hainbat lan egin ditu narrazio, poesia eta zinema gidoietan, baina famatuena Zergatik panpox 1979an argitaratua.

ARANTXA URRETABIZKAIA

(Baiona 1959)Itxaro Borda euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen ere egon da. Nekazaritza eta Historia ikasi zituen, eta gazterik hasi zen idazten. Maiatz aldizkariaren sortzaile eta idazle (oraindik ere) izateaz gain, zuzendari-kargua ere eduki zuen. Bizitza nola badoan, 1984an argitaratua, da bere poema liburu arrakastatsuena

ITXARO BORDA

.

(Lizarra 1955)Laura Mintegi Lakarra euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da.Bere obra famatuena Sisifo maite minez da, 2001ean argitaratutakoa.

LAURA MINTEGI


Tags

Comments

    There are no comments for this Glog.