Albert Einstein
by
ojany
Last updated 8 years ago
Discipline:
Science Subject:
Scientific Biographies
Grade:
5


Albert Einstein (Ulm, Baden-Württemberg, 1879ko martxoaren 14an - Princeton, New Jersey, 1955eko apirilaren 18an) alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikari eta matematikari nabarmena izan zen. Askoren ustez inoizko zientzialari handienetariko bat, handiena ez bada, izan da. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du: alde batetik Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen.1905ean Erlatibitatearen teoria berezia argitaratu zuen eta 1915ean Erlatibitatearen teoria orokorra, fisikan berebiziko iraultza ekarri zutenak, mekanika newtondarra hausten baitzuten; bertan ordurarteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. 1921. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen, baina ez bere ekarpen nagusiagatik, efektu fotoelektrikoa esplikatzeagatik baizik.
Albert Einstein
Conrad Habicht, Maurice Solovine eta Einstein
Einstein 14 urterekin
Oppenheimerrekin 1947an
There are no comments for this Glog.